Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2020ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2900

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 9koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Culmanor-en itsas amuarrainak hazteko proiektua.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espediente hau izapidetzen ari da: itsas amuarraina (Salmo trutta trutta) haztea Donostian.

Horrenbestez, Ingurumen Ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, 30 egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea: Culmanor-en proiektua, itsas amuarraina (Salmo trutta trutta) hazteko. Tokia: Donostiako Agitin.

Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar du.

Proiektua onartzeko organo eskuduna Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da.

Bigarrena.– Espedientea helbide honetan dago ikusgai:

http://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/culmanor-proeiktua/web01-a2arraku/eu/

Eskuragarri dago, baita ere, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I Eraikina, 3. solairua). Bertan eskura daiteke proiekuaren gaineko informazioa.

Alegazioak aurkez daitezke 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, egoitza elektroniko honetan: pesca-dec@euskadi.eus

Edo, bestela, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 3. Solairua, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 9a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala