Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2020ko uztailaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2896

793/2020 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Aitor Thalamas Atienza jaunari errebokatzen baitzaizkion Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Lezo-Pasai Donibaneko Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Apirilaren 13koa 347/2016 Ebazpenaren bidez, Aitor Thalamas Atienza jauna Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Lezo-Pasai Donibaneko Osasun Zentroko Lehen Mailako unitateburu izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aitor Thalamas Atienza jaunari errebokatzea Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Lezo-Pasai Donibaneko Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko martxoaren 9tik aurrera izan zituen ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko ekainaren 9a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, otsailaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala