Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2020ko uztailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2885

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2020ko uztailaren 1ekoa, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2020ko «Elkartu» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak onartu, argitaratu eta horietarako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2020ko uztailaren 1eko Ebazpenaren testuan (2020ko uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 137. zk.). Izan ere, 2., 3. eta 4. eranskinak ez dira argitara eman, eta, hortaz, ebazpen osoa berriz argitaratu behar da, hutsa zuzentzeko. Ebazpen horren bidez, 2020ko «Elkartu» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak onartu, argitaratu eta horietarako deialdia egiten da.

2. ERANSKINA
PARTE HARTZEKO AKORDIOA
(Ikus .PDF)
3. ERANSKINA
ETE ADIERAZPENA
(Ikus .PDF)
4. ERANSKINA
MINIMIS EDO PROIEKTU BERARAKO LAGUNTZEI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala