Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2020ko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2864

IRAGARKIA, 2020ko ekainaren 24koa, zenbait ordainketa-errekerimendu jakinarazteko dena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak zenbait errekerimendu egin ditu tasatutako kostuak ordaintzeko, dagokion dekretu judizialaren arabera.

Ezinezkoa izan da aipatutako errekerimenduak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek honako epe hauek izango dituzte zorra ordaintzeko:

a) Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Dirua itzultzeko borondatezko epe horretan itzuli ezean, premiamendu-bidea erabiliko da, indarrean diren xedapenetan ezartzen denaren arabera.

Interesdunek eskuragarri izango dute errekerimenduaren testu osoa Lanbideren Zerbitzu Nagusietan (Aholkularitza Juridikoan) helbide honetan: Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala