Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2020ko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2856

AGINDUA, 2020ko ekainaren 29koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita uztailaren 18ko 197/2017 Dekretuaren III. eranskinaren 13.d) artikuluan egindako aldaketa, epaia betearazteko. Dekretu horren bidez, Tolosan, Leaburun, Altzon eta Lizartzan (Gipuzkoa) dauden Araxeseko paper-fabrika eta bere azpiegitura hidraulikoak monumentu-multzo kategoriarekin kultura-ondasun izendatu dira.

Uztailaren 18ko 197/2017 Dekretuaren arabera, Tolosan, Leaburun, Altzon eta Lizartzan (Gipuzkoa) dauden Araxes paper-fabrika eta azpiegitura hidraulikoak kultura-ondasun izendatu ziren, monumentu-multzo kategoriarekin (2017ko uztailaren 27ko EHAA, 142. zk.).

104/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren bidez, aipatutako uztailaren 18ko 197/2017 Dekretua partzialki aldatzeko eskatu zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 24an egindako errekerimenduari, zeina Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 29an hartutako erabakiaren aurka sustatu baitzen.

2019ko urriaren 17an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Bigarren Sekzioak 437/2019 epaia eman zuen. Epai hori irmoa izan da, eta epaia 2020ko ekainaren 29ko EHAAn argitaratu zen (126. zk.), Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 107. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Epai horretan, errekurritutako Dekretuaren III. eranskineko Babes Araubidearen 13.d) artikuluaren testu hau erabat deusez deklaratzea erabaki zen: «ahal dela, ibilgu alternatiboa erabiliko da».

Aurreko guztiagatik,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Epaia betez egindako aldaketa argitara ematea uztailaren 18ko 197/2017 Dekretuaren III. eranskineko babes-araubidearen 13.d) artikuluan. Dekretu horren bidez, Tolosan, Leaburun, Altzon eta Lizartzan (Gipuzkoa) dauden Araxeseko paper-fabrika eta bere azpiegitura hidraulikoak monumentu-multzo kategoriarekin kultura-ondasun kalifikatu dira, eta honako testu hau ezabatzen da: «ahal dela, ibilgu alternatiboa erabiliko da».

2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Aipatutako epaia betearaztea bilatzen duen agindu honetan xedatutakoaren aurka, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 109. artikuluan aurreikusitako epaia betearazteko intzidentea sustatu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 29a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala