Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2020ko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2845

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 15ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legeari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 15a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEA

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

1.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2019ko irailaren 16ko erabakia betetzeko xedez sortutako lantaldeak aurretik egindako negoziazioekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarrenez aldatzen duen ekainaren 27ko 7/2019 Legearen artikulu bakarraren 33., 38., 63. eta 66. apartatuetan eta hamargarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren inguruan azaldu diren eskumen-desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko helburua izanik, bi aldeek desadostasun horiek konpondutzat hartu dituzte, baldintza hauen arabera:

A) Artikulu bakarraren 33. apartatuaren gainean sortutako desadostasunari dagokionez, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 71. artikuluari 5. paragrafo bat gehitzen baitzaio, alde biek uste dute osagarri pertsonal berriak ordainsari-osagarria dakarrela, baina doitu egingo zaiola oinarrizko arauetan ezarritako zenbateko globalari, hau da, ez dituela gaindituko baimendutako gehienezko igoera-ehunekoak.

B) Artikulu bakarraren 63. eta 66. apartatuen gainean sortutako desadostasunari dagokionez, zeinen bidez 117-bis artikulu bat gehitzen baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 120. artikulua aldatzen baita, alde biak bat datoz irizteko desadostasunak orain ez daukala zentzurik Konstituzio Auzitegiaren 106/2019 eta 178/2019 epai eman berriak ikusita.

C) Artikulu bakarraren 38. apartatuaren gainean sortutako desadostasunari dagokionez, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legeari 79-ter artikuluari laugarren apartatu bat gehitzen baitzaio ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako lehenengoak adierazitako gaikuntzaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoak hitzarmen hau sinatu eta urtebetera arauzko garapen bat bultzatuko du, bermatzeko manu horretan ezarritako prestazio ekonomikoa ulertuko dela asistentzia sozialeko laguntza gisa, hau da, Gizarte Segurantzaren sistemak emandako babes-ekintzatik guztiz apartekoa dela.

2.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan adierazitako organoetatik edozeinen bidez, manuan bertan adierazitako ondorioak izan ditzan, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2020ko maiatzaren 11.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

CAROLINA DARIAS SAN SEBASTIÁN.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala