Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2020ko uztailaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2842

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 15ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako lege honen arlokoa dena: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena. Akordio hori ebazpen honen eranskinean jaso da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 15a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA-BATZORDEA

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

1.– Negoziazioei ekitea, hain zuzen ere Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 124.1, 125.3 eta 157. artikuluen inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lantalde bat izendatzea, dagokion konponbidea proposatzeko Aldebiko Lankidetza Batzordeari.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2020ko maiatzaren 11.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

CAROLINA DARIAS SAN SEBASTIÁN.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala