Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2020ko uztailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2775

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 25ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita balorazio-batzordearen osaera, dirulaguntzak emateko musika-birak eta kontzertu bereziak egiteko euskararen eremu geografikotik kanpo 2020. urtean.

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2020ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez araubidea ezarri zen arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza sustatzeko dirulaguntzak emateko.

Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Musika-biren eta kontzertu berezien modalitatea aztertuko dituen balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta osaera argitaratzea. Beraz, batzordean kide hauek izango dira:

– Batzordeburua: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kulturako zuzendaria.

– Idazkaria: Alberto Irazu Ibañez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

• Ruth Manzano Romero andrea, edo haren ordezkoa.

• Ainhoa Agirre Garcia andrea, edo haren ordezkoa.

• Iker Barbara Peña jauna, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, denek jakin dezaten.

Donostia, 2020ko ekainaren 25a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala