Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2020ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2750

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 24koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2020ko lehen seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko deia egin zen.

Aipatutako aginduaren 12.6 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2020ko lehen seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala