Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2020ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2740

IRAGARKIA, zeinaren bidez ertzain bati jakinarazten baitzaio Diziplinazko Erregimenaren Arautegiaren 53. artikuluko ikustaldi-izapidea.

Aipatutako 53. artikuluko ikustaldi-izapidea interesdunari bere helbidean pertsonalki jakinarazten saiatu arren, ez da lortu, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura du interesdunak, Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

2.– Hamar eguneko epea ematen zaio, instruktorearen aurrean bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izateko.

3.– EAEko Polizia Kidegoen Diziplinazko Erregimenaren Arautegiaren 41.3 artikuluaren arabera, izapidetzeko epea geldirik dago 2020ko ekainaren 30az geroztik.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala