Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2020ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2728

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakitera ematen baita 2020ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helburu honetarako: udal-administrazioei, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko. Era berean, ebazpen honen, bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak bideratzeko ezarriak dauden moduluen kantitateak eguneratzen dira.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan arautu zen, alde batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta, bestetik, ezarri ziren euskara ikastaroetara doazen udal langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak. Aipatutako dirulaguntzak indarrean dagoen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko dirulaguntzen plan estrategikoan jasotzen dira.

Aipatutako aginduaren bigarren kapituluan arautzen dira euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko dirulaguntza, eta haren 7.2 artikuluak ezartzen du aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran dirulaguntzak emateko izendatutako diru-kopurua IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinaraziko dela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

Halaber, ordezkapenetarako dirulaguntza-modulu horien eguneratzea 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urtean Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako gehitze bera gehituko zaie indarrean dauden moduluei.

Ikusirik aurreko urteko Kontsumoko Prezioen Indizeak % 1,2 egin duela gora, eta egin beharreko kalkuluak egin ondoren,

Hori guztia kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2020ko aurrekontu orokorretan IVAPentzat izendatutako dirua, honako helburu honetarako: udal-administrazioei derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik eta partzialki edo guztiz liberatuta egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte, euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko kostua finantzatzeko dirulaguntzak emateko. Honako haueak dira izendatutako diru-kopuruak:

47140 Programa, «Euskalduntze eta hizkuntza normalkuntza»; kontzeptuak 422.01-1 «Udal langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak», 20.000 euro, eta 422.11-1«Mankomunitateen langileen ordezkapenak egiteko dirulaguntzak», 5.000 euro. Guztira: 25.000 euro.

Bigarrena.– Euskara ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, honako dirulaguntza-modulu hauek ezartzea hilabeteko:

– Asteko 25 ikastorduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa: gehienez ere 2.143,45 euro hilabeteko.

– Asteko 15 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 801,42 euro hilabeteko.

– Asteko 10 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 530,51 euro hilabeteko.

– Asteko 8 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 427,18 euro hilabeteko.

2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 13.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bestelako ordu-moduluentzat, kalkulu proportzionala egingo da. Bestelako ordu-modulu horiek Aginduaren bosgarren artikuluan ezarritakoari jarraikiz IVAPek egiten dituen deialdietan xedatutakoaren arabera onartu ahal izango dira.

Mila biztanletik beherako lurralde esparruetako administrazioetako idazkari-kontuhartzailearen lanpostuko titularra ordezkatzeko dirulaguntza modulua hileko 3.214,55 euro arte gehituko da, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 1a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala