Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2020ko uztailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2725

AGINDUA, 2020ko ekainaren 25ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita hizkuntzagatik edo postuagatik bereizita dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa honako kidego hauetan: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko abenduaren 5eko Aginduaren bitartez deitutako berariazko lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko espedientea ikusi da. Lehiaketa horren helburua da hizkuntzagatik edo postuagatik bereizita dauden lanpostuak betetzea Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidegoetan.

Oinarritzat hartu da, halaber, honako hauetan xedatutakoa: Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren VI. liburuko VIII. titulua, eta abenduaren 7ko 1451/ 2005 Errege Dekretuaren bidez onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduaren 43. artikulua eta hurrengoak.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Behin betiko ebaztea (eranskinean adierazi bezala) Justizia Administrazioaren honako kidego eta eskala hauetako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketa: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala. Lehiaketarako deialdia Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez egin zen.

Bigarren artikulua.– Iraungitzat jotzea lehiaketa honetan parte hartu dutenek aurkeztu dituzten eta destinorik lortu ez duten eskabideak; beraz, ez dira kontuan hartuko hurrengo lekualdatze-lehiaketetan.

Hirugarren artikulua.– Lehiaketa honetan esleitu ez diren lanpostuak bete gabe uztea.

Laugarren artikulua.– Destinoa lortzen duten eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan eta familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta ez badira sartzen lehiaketa honetako kidego edo eskalaren batera, 2020ko uztailaren 15ean egin beharko da kargu-uztea.

Bosgarren artikulua.– Lortutako destino berriaz jabetzeko epea hiru egun baliodunekoa izango da, kargutik kentzetik hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun baliodunekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun baliodunekoa, beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; azken kasu horietan, epea hilabetekoa izango da. Bere karguaz jabetzearekin esleipendunak zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, epea hogei egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratzen den egunetik hasita.

Plazaz jabetzeko epeei dagokienez, lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzen duen funtzionarioentzat hauxe joko da «funtzionarioaren herritzat»: lanean diharduen herria. Destinoko zentro berberean jarraitzen badu, lanpostua uzteko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.

Seigarren artikulua.– Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Justizia Administrazioko Zuzendaritzak destinoen esleipenaren berri emango dio Justizia Ministerioari.

Zazpigarren artikulua.– Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek lanpostuok utzi egingo dituzte, titularrak lanpostuez jabetzearen ondorioz.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bietan aldi berean argitaratzen ez bada, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 25a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala