Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2020ko uztailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2714

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 2koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2020ko ekainaren 17ko Ebazpena aldatzeari buruzkoa, zeinaren bidez 2020. urteari dagokion Ohiko Okupazioko Etxebizitzetan Leihoak Ordezkatzeko Inbertsioei Dirulaguntzak Emateko Programaren (Leihoen Renove) oinarri arautzaileak deitu, onartu eta argitaratu baitira (EHAA, 2020-06-30).

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.

Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira EEEko zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 17ko Ebazpenean, 2020. urteari dagokion Ohiko Okupazioko Etxebizitzetan Leihoak Ordezkatzeko Inbertsioei Dirulaguntzak Emateko Programaren (Leihoen Renove) oinarri arautzaileak deitu, onartu eta argitaratzen dituena (2020ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, 127. zk.), eta, beraz, aldaketa hau egiten da.

2020/2560(5/14) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 4. puntuan, Diruz lagunduko diren jarduerak eta dirulaguntzen zenbatekoak,

hau dio:

«Metal-arotzerien kasuan:

16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza gasdun ganberarekin (% 90 argona, kriptona edo xenona) eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,0 W/m2K izanik.».

Baina hau esan behar du:

«Metal-arotzerien kasuan:

16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza gasdun ganberarekin (% 90 argona, kriptona edo xenona) eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,1 W/m2K izanik.».

Bilbao, 2020ko uztailaren 2a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala