Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2020ko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2684

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko martxoaren 4ko Ebazpena. Ebazpen horrek ezetsi egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) oinarrizko eskalako Agente kategorian txanda irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zuen 2019ko abenduaren 20ko (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4.zk.) Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Argitara ematen da jakinarazpen ondorioetarako, eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bide batez, ohartarazpen hauek egiten dira:

Ebazpen horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera eskumena duen administrazioarekiko auzien epaitegian.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian (Eraikin Nagusia, N-104 km 356 Errepidea, Arkauti, Araba).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Arkauti, 2020ko ekainaren 29a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala