Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2020ko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2679

IRAGARKIA, 2020ko ekainaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena eman aurreko izapide-egintza bat (Langabeak prestatzeko 2017ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu zuzendariak espediente baten berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena eman aurreko entzunaldirako epea eman du.

Aipatutako izapide-egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak 15 egun balioduneko epea dauka, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskubidez komeni zaiona aurkeztu eta alega diezaion Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zerbitzu juridikoei (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean nahiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bideren bat erabilita.

Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela iragarki honek aipatzen dituen izapide-egintzaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta berarentzako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

JOSE NESTOR ARANA ARABAOLAZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala