Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2020ko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2671

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak esleitzeko balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak (Erein publikoak 2020).

Ikusi da 2020ko urtarrilaren 31ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena (2020ko otsailaren 19ko EHAA, 34. zk.). Horren bidez, deialdia egin da 2020ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko.

Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita balorazio-batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Batzorde horrek hiru kide izango ditu, landa-garapenaren arloko zuzendaritza eskuduneko talde teknikoko kideak izango direnak eta landa-garapenaren arloko zuzendariak izendatuko dituenak, eta adierazi beharko da zein izango diren idazkaria eta batzordeburua.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Angeles Diez Diez, idazkaria ere izango dena.

– Jone Loiola Barrainkua.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 26a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala