Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2020ko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2670

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-inguruneen garapenera eta ekonomia-dibertsifikaziora bideratutako laguntzak esleitzeko Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak (Erein pribatuak 2020).

Ikusi da 2020ko urtarrilaren 31ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena (2020ko otsailaren 19ko EHAA, 34. zk.), zeinaren bidez deialdia egiten baita 2020ko ekitaldirako «Landa-eremuen Definizio Teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzak emateko.

Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Balorazio Batzordeak hiru kide izango ditu, landa-garapenaren arloko eskumena duen zuzendaritzako hiru teknikari alegia, zuzendaritza horretako titularrak ebazpen bidez izendatuak. Ebazpenean zehaztuko da nor izango den batzordeko idazkaria eta nor batzordeburua.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta haren osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Inma Lacalle Aberásturi, idazkaria ere izango dena.

– Iker Ortega Ruiz.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 26a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala