Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2020ko uztailaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
2599

IRAGARKIA, Bizkaiko foru-errepideetako soinu-kalitatea hobetzeko ekintza-plana –2020-2025eko aldia– jendaurrean erakusteko izapideari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Bizkaiko foru-errepideetako soinu-kalitatea hobetzeko ekintza-plana –2020-2025eko aldia– jendaurrean jartzen da; horretarako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, azken argitalpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hasitako hilabeteko epean edozein pertsona fisikok zein juridikok aukera izan dezan dokumentazioa aztertzeko eta egokitzat jotzen dituen alegazioak eta oharrak egiteko.

Horretarako, soinu-kalitatea hobetzeko ekintza-plana Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren webgunean kontsulta daiteke telematikoki; esteka honetan:

https://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=11502&idioma=EU&dpto_biz=8&codpath_biz=8|9778|11441|11502

Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunetik ere sartu ahal izango da, hurrengo ibilbidea eginez:

GAIAK > Mugikortasuna, garraioak eta errepideak > Errepideak > Zarata eta Soinu-kalitatea > Foru errepideen informazio akustikoa > Zaratari buruzko informazio publikoa.

Ekintza-planari buruzko alegazioak edo iradokizunak Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bulego birtualean aurkeztu ahal izango dira, web horretan gaitutako sarreraren bidez.

Bilbao, 2020ko ekainaren 2a.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko foru-diputatua,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala