Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2020ko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2580

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 131/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 131/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Jakinarazten dut epaitegi honetan 131/2019 hitzezko judizioa izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Medius Collection, SLk eskatuta, Kevin Molano Lópezen aurka, eta, 2019-05-22an, epaia eman dela. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Kevin Molano López demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka ezin duela errekurtsorik aurkeztu demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2020ko martxoaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala