Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2020ko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2573

AGINDUA, 2020ko ekainaren 24koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko eremuan gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko 2020ko dirulaguntzen deialdia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazteria-politikaren arloan. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bidez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari egokitzen zaizkio, besteak beste, gazteriari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren esparruan jarduerak suspertzeko lanetan dihardu beste zenbait erakunderekin batera. Helburu hori lortu nahian, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko laguntzak eskaintzeko bideak ezartzen dira agindu honen bitartez.

Autonomia Erkidegoko gazteriaren alorrean agindu honen bidez eman nahi den bultzada hori gazteria sustatzeko beste neurri baten moduan planteatzen du Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, hau da, Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei Euskadiko gazte-ekipamenduen sarea handitzeko eta hobetzeko laguntza moduan.

Hori horrela izanik, honako deialdi honen bitartez, bi helburu lortu nahi dira batez ere: alde batetik, dirulaguntza deialdi guztietan izan behar diren objektibotasun, partaidetza eta publizitate printzipioak bermatzeko oinarri legalak ezartzea. Bestetik, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak diru publikoak era egokian erabiltzen direla jakin ahal izateko bideak finkatzea.

Adierazitako guztia aintzat hartuta, beren gazte-ekipamenduak eraiki edo hobetu nahi dituzten Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeak dirulaguntzez baliatu ahal izateko moduko esparru zabala diseinatu nahi dugu. Muga bakarra Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan arlo honetara zuzendutako diru-kopurua bera izango da.

Hori dena kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Gazte-ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko edo hobetzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea, betiere ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdi honen helburua betetzera zuzenduko diren baliabide ekonomikoak xede horretarako aurrekontuetan ezarritako kredituetatik etorriko dira, 290.000 euro, alegia.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Agindu honetan jasotzen diren dirulaguntzei heldu ahal izango die nortasun juridiko propioa duen Euskal Autonomia Erkidegoko edozer toki-erakundek. Udalerriaz gaindiko erakundeek gaitasun eta xede egokiak izan beharko dituzte beren jarduketa-eremuan dagozkien proiektuak egiteko, beren estatutuek xedatzen dutenarekin bat eginez.

2.– Agindu honen 1. artikuluan jasotako jarduketak egin nahi dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean sartu baino lehen, hau da, 2016ko apirilaren 15a baino lehen jarduketa horiek egin ez dituztenek, aldez aurretik, bikoiztasunik ezari eta finantza-iraunkortasunari buruzko aldeko txostenak lortu beharko dituzte, udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jarduerak, zerbitzuak edo prestazioak egikaritzeari buruzko ekainaren 25eko 93/2019 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean sartu aurretik eskumenen klausula unibertsaletik eratorritako jarduerak, prestazioak eta zerbitzuak gauzatzen zituzten udalerriek lege horren hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa bete beharko dute, Udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jarduerak, zerbitzuak edo prestazioak egikaritzeari buruzko ekainaren 25eko 93/2019 Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.

3.– Ez dira onuraduntzat joko udalaz gaindiko erakunde baten parte izan arren erakunde horren izenean eskatutako proiektuaren antzeko beste bat bere kasa aurkezten duten toki-erakundeak, beren izenean aurkezten duten hori udalaz gaindiko erakundearenean atxikita egon baitzitekeen.

4.– Ezingo dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskatu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

5.– Halaber, ezin izango dute laguntzarik eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusten diren egoeraren baten eraginpean daudenek, besteak beste ez izatea, arauz zehazten den bezala, beteta eta eguneraturik zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak; betekizun horiek beharrezkoak dira bai onuradun izateko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten jarraitzeko. Horregatik, hori betetzen dela egiaztatuko da bai laguntza ematen den unean eta bai ordainketak egitean ere. Gorabehera horiek gertatzen diren edo ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. paragrafotik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzak bertan ezarritako irismena izango du.

4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta bazterketak.

1.– Diruz lagungarritzat joko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 31. artikuluan xedatutakoaren arabera, langile trebatuek proiektuak egiteko gastuak. Proiektu horiek, bereziki, 12 urtetik 30 urtera bitarteko gazteentzako ekipamenduak hartzera berariaz zuzendutako higiezinak eraikitzeko, berritzeko, egokitzeko edo handitzeko obrenak izango dira. Halaber, diruz lagungarritzat joko dira 2020ko ekitaldian zehar obra horiek egiteko gastuak edo kostuak. Bere kasuan, finantzatutako jardueraren gauzapena kontratatzeak diruz lagundutako jarduera osoa behar izan dezake, betiere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoa errespetatuz eta, bereziki, hirugarrengoekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditu eta aipatutako zenbatekoa 60.000 eurotik gorakoa den kasuan, dirulaguntzaren erakunde onuradunak aldez aurreko baimena eskatu beharko dio idatziz Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzari.

2.– Nolanahi ere, erakunde eskatzaileak dirulaguntzak xede duen proiektu edo obren kostu osoaren % 30, gutxienez, finantzatu beharko du. 20.000 biztanle baino gehiago dituzten erakunde eskatzaileen proiektuek eta obrek, deialdi honen bidez eskatzen den zenbatekoa alde batera utzita, finantzaketa propioa izan beharko dute, gutxienez, kostuaren % 30ekoa. Hau da, erakunde eskatzailea ez den beste erakunde publiko batetik datozen zuzkidurak ezin izango dira finantzaketan gehitu, baldin eta dirulaguntza eskatzen den xedearekin zuzenean lotutako edozer kontzepturengatik jaso badira.

3.– Ez dira inola ere diruz lagunduko erakunde eskatzailearen pertsonal propioaren gastuak.

4.– Eskabidea egiten duen entitateak aurkeztutako aurrekontuan, artikulu honen arabera diruz lagundu ezin diren gastuak edo kostuak jasotzen badira, diruz lagundu daitekeen gastu- edo kostu-aurrekontua zehazteko, gastu haiek kendu egingo dizkio balorazio-batzordeak; izan ere, hala dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarria izango da.

5.– Agindu honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira honako jarduketa hauek:

a) Ondare bihur daitezkeen elementuetan inbertitzeko edo horien gastuak ordaintzeko xedea ez dutenak. Alde batera utziko da espresuki higigarrien eta bestelako ekipamendu-materialen erosketa edo konponketa.

b) Hartzaileak nortzuk diren argi eta garbi identifikaturik ez daukatenak.

c) Eskabide batean jarduera bat baino gehiago sartu eta horiek izaera ezberdinetakoak direnkasuetan, ez bada banaka azaltzen jarduera bakoitzari zein helburu, pertsona edo erakunde hartzaile eta inbertsio/diru-sarreren eta gastu/kostuen aurrekontu dagokion.

d) Erakunde eskatzailearen jabegokoak ez diren lokalei dagozkien proiektuak.

e) Kasuan kasu aplikatu behar den legeria betetzen ez duten lokalak.

f) «Gazte-ekipamenduak definitzeko eta sailkatzeko proposamena» dokumentuan jasotako tipologiekin bat egiten ez duten lokalak. Dokumentu hori Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordeak onartu du:

https://www.gazteaukera.euskadi.eus/contenidos/informacion/ovj_otras_publicaciones/eu_liburuak/adjuntos/gazte_ekipamenduen_definizioa_eta_sailkapena.pdf

5. artikulua.– Proiektuak gauzatzeko epea.

Diruz lagundutako proiektuak edo proiektuko faseak 2020ko ekitaldian hasi beharko dira edo hasita egon beharko dute eta, beranduenik ere, 2020ko abenduaren 31n amaitu beharko dira.

6. artikulua.– Dirulaguntzak izapidetzea.

1.– Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko.

2.– Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu daitezke.

3.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.– Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz zein gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Halaber, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutako moduan.

7. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Eskabidea, 8. artikuluan adierazitako erantzukizunpeko adierazpenak barne hartzen dituena, erabat beteko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu daitekeen formularioaren bidez: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0055008

2.– Eskaera-orriarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Proiektu edo proiektuko fasearen memoria zehatza, hasiera- eta amaiera-datak eta inbertsioen edo diru-sarreren eta gastuen edo kostuaren aurrekontu banakatua eta zehatza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formularioaren arabera. Bertan honako gai hauek zehaztu beharko dira:

– Egikaritze-egutegiari dagokionez, 2020ko ekitaldian egin beharreko proiektua edo proiektuko fasea hasteko eta amaitzeko aurreikusi diren egunak adieraziko dira, eta, gehienez ere, 2020ko abenduaren 31n bukatu beharko da.

– Proiektu edo proiektuko fasearen memoria zehatzean hautaketa-, balorazio- eta kuantifikazio-irizpide guztiek bat egiten dutela justifikatuko da, agindu honetan xedatutakoari jarraikiz, eta, gutxienez, honako atal hauek jasoko dira: Helburuak, Proiektuaren hartzaile izan daitezkeen adin-tarteak, Beste administrazio publiko batzuekin koordinatzeko mekanismoak, Helburuen egokitzea: Proiektuaren xedeak argi zehaztuta dauden, errealistak diren eta gazte onuradunen beharren azterketan oinarrituta dauden hartuko da kontuan, Dirulaguntzaren xede den ekipamendua bost urtetik gorakoa den epean gazteei zuzentzen jarraitzeko konpromisoa, Proiektuaren lurralde-eremua eta mugakide diren ingurune edo eskualdeetako kolektiboetan izan dezakeen eragina, Proiektuan genero-ikuspegia integratzea.

– Proiektu edo proiektuko fasearen inbertsioen edo diru-sarreren edo kostuaren aurrekontu banakatua eta zehatza orekatua izan behar da, hau da, diru-sarreren edo inbertsioaren zenbateko osoa (deialdi honetan Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzari eskatu zaion zenbatekoa barne, baita, hala dagokionean, xede berdinerako beste erakunde publiko edo pribatu batek urte berean emandako edozer dirulaguntzaren zenbatekoa ere) gastu edo kostu osoaren zenbateko bera izan behar da. Horrela ez bada, agindu honen 10. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, hain zuzen ere, dirulaguntzak banatzeko sistema jasotzen duenari.

– Udalaz gaindiko erakundeen kasuan, gainera, sormen-araua adierazi beharko da, edo, hala badagokio, dagokion erregistro publikoko inskripzioa.

b) Obraren egikaritze-proiektua. Honako hauek jaso beharko dira, gutxienez, proiektu horretan: memoria, kokapen eta banaketa planoak, proiektuaren ezaugarrien eta proiektatu diren obren deskribapen zehatza eta, obrak txikiak badira, egingo diren obren zehaztapen teknikoen eredu bat.

c) Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, dirulaguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena edo ordezkariak erakundearen izenean erabaki hori hartzeko adina botere duela adierazten duena.

d) Lokalaren jabetza-agiria.

e) Eskumena duen organoak erakunde sustatzaileari emandako finantzaketa ordaintzeko nahiko kreditu dagoela adierazten duen ziurtagiria.

f) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria.

3.– Gainera, Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean sartu aurretik, hau da, 2016ko apirilaren 15aren aurretik, agindu honetako 1. artikuluan jasotako jarduerak egiten ez dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek dagokien foru-aldundiari eskumen berriaren egonkortasun finantzarioari buruzko txostena eman beharko diete, 3.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– Erakunde batek zenbait proiektu aurkeztu nahi baditu, proiektu beste eskaera-formulario aurkeztu beharko ditu, horiei dagokien dokumentazio erantsiarekin.

5.– Gazteria Zuzendaritzak erakunde eskatzaileari espedientea osatzeko behar dituen agiri eta azalpen guztiak eskatu ahal izango dizkio, eta, era berean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko egin beharreko egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

6.– Eskabidearen ondoko izapideak hemen egin daitezke bide elektronikoa erabiliz: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

8. artikulua.– Erakunde eskatzailearen baldintza eta betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

1.– Eskaera aurkezteak baimena emango dio organo kudeatzaileari ordezkariaren datuak eta hirugarrengoen alta eskuratu edo egiaztatu ditzan, betiere administrazio publikoak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen eskumenei kalterik eragin gabe.

2.– Eskabidea aurkezteak baimena ematen dio organo kudeatzaileari zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekiko betekizunak bete direla automatikoki egiaztatzeko, bai eta dokumentu elektronikoak biltzeko ere, bere sare korporatiboen bidez edo datu-bitartekaritzako plataformak edo horretarako prestatutako beste sistema elektroniko batzuk kontsultatuz; baimen hori berariaz ukatzen denean izan ezik. Kasu horretan, onuradunak dagozkion ziurtagiriak eman beharko ditu, Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako instantzia administratiboek egindakoak.

3.– Eskabideek honako aukera hau jaso beharko dute: dirulaguntzak eskatzen dituen erakundeak esanbidez adieraztea baimena ematen diola organo kudeatzaileari gainerako datuak edo dokumentuak lortu edo egiaztatzeko, administrazio publikoak esleituta dituen egiaztatu, kontrolatu edo ikuskatzeko ahalmenak bazter utzi gabe.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua betez, eskabidearekin batera egindako erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez, honako baldintza hauek egiaztatuko dira:

a) Erakunde eskatzailea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian azaldutako egoeraren batean ez egotea, ezta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere, berariazko erreferentzia eginez sexu bereizkeria egiteagatik jarritakoei, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta erakunde eskatzaileak betetzen dituela dirulaguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

c) Dirulaguntza eskatzen den ekipamenduak aplikazioko sektore-araudia betetzen duela.

d) Erakunde eskatzaileak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

e) Hala badagokio, helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk jaso dituztela adieraztea, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

Erantzukizunpeko adierazpen bati eransten zaion datu, azalpen edo dokumenturen bat zuzena ez bada, edo faltsua bada, edo haietako bat falta bada, prozedura etengo da horren berri jakin bezain laster, eta baliteke erantzukizunak gertatzea ere (penala, zibila edo administratiboa). Halaber, gorago azaldutakoa adierazteko ematen duen ebazpenean administrazio publikoak ezarri ahal izango du interesdunak dirulaguntza itzuli behar duela, bidezkoa izanez gero.

5.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta eman edo hirugarren interesduneko zure datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrengoentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

9. artikulua.– Akatsak zuzentzea.

Eskabidea izapidetara onartzeko eskatzen diren agiri batzuk falta direla edo horietan forma-akatsak daudela ikusiz gero, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak aurkituz gero, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari huts-egitea konpontzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela; betiere, aurrez dagokion ebazpena emango da.

10. artikulua.– Dirulaguntzak banatzeko sistema.

1.– Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Horretarako, eskabideak konparatuz egingo da esleipena, segidan ezarritako hautaketa- eta balorazio-irizpideak aintzat hartuta, beren arteko lehentasuna ezartzeko. Nolanahi ere, laguntza jasotzeko beharrezkoa izango da 40 puntutik gora jasotzea.

2.– Kasu bakoitzean eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, balorazio-batzordeak eskatutako zenbatekoaren ehuneko jakin bat ematea proposatuko du; hain zuzen, ezarritako irizpideak aplikatu ostean lortzen diren puntuen araberakoa izango da ehuneko hori. Ehuneko hori honako formula hau aplikatuta ateratzen dena izango da:

100 x (puntuazioa - 40) / 30

Lortutako puntuazioa 70 edo handiagoa denean, eskatutako zenbateko osoa esleitzea proposatuko da. Edonola ere, 13. artikuluan dirulaguntzen zenbatekoari eta mugari buruz ezarritakoa errespetatuko da. Hala badagokio, emaitzaren zenbatekoa biribilduko da, eta gertukoen zenbaki osoa erabiliko da.

3.– Aurreko puntuan ezarritakoari jarraikiz xedatutako dirulaguntzen zenbatekoen baturak deialdi honi egokitutako baliabide ekonomikoak gainditzen badu, dirulaguntzen zenbatekoak proportzionalki txikituko dira.

4.– Aurrekontua eta aurkeztutako gainerako dokumentazioa aztertu ondoren egiaztatzen bada sarrerek gastuak gainditzen dituztela, eskatutako zenbatekoa murriztu egingo da, eta jardueraren aurrekontua orekatuta geratu arte egingo da murrizketa hori. Halaber, aurrekontuan dirulaguntza jaso ezin duten gastuak sartu direla egiaztatzen bada eta ezin bada zehaztu eskatu den zenbatekoaren eta berez dituzten sarreren zein kopuru sar daitekeen horien barruan, eskatutako zenbatekoa eta berezko sarrerak proportzionalki murriztuko dira.

5.– Balorazio-batzordeak onartutako eskaerak eta onartu ez direnak bereiziko ditu esleipen-proposamenean. Horrez gain, eskaerak ez onartzeko arrazoiak adieraziko ditu, proiektuen balorazioaz gain, eta eskatutako dirulaguntzak baietsi edo ezetsi ez diren jakinaraziko du. Berdin egingo du epaimahai kalifikatzaileak eskabide berean izaera ezberdinetako jarduerak badaude eta denak diruz laguntzen ez badira edo denak baztertzea proposatzen ez bada, hots, balorazio-batzordea ebazpen-proposamenean zehaztu egingo du zein jarduketak jasoko duen laguntza eta zeinek ez.

11. artikulua.– Balorazio-batzordea.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Hona kideak:

– Batzordeburua: Josu Gerediaga Egurrola, Gazteriako arduraduna.

– Batzordekidea: Lourdes Ramírez de Ocariz Sorolla, Gazteriako teknikaria. Ordezkoa: Beñat Martinez Castillo, Gazteriako teknikaria.

– Batzordekidea: Fco. Javier Gutiérrez Páramo, Gazteriako teknikaria; gainera, idazkari arituko da. Ordezkoa: Maite Artabe Urkidi, Gazteriako teknikaria.

2.– Eskabideak aztertzea eta ebazpen-proposamena. Deialdi honetan aipatzen diren balorazio- eta esleipen-irizpideak kontuan hartuta, balorazio-batzordeak, eskaera guztiak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendariari. Gainera, beharrezko irizten den dokumentazioa eskatu ahal izango dio eskatzaileari, betiere aldez aurretik jakinarazita eta hamar egun balioduneko epea emanda.

12. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Agindu honetan araututako deialdi honetara aurkezten diren erakundeek jaso dezaketen dirulaguntza honako irizpide hauek aplikatzearen ondorioz sortutakoa izango da:

a) Eskabidea aurkeztu duen erakundeak jarduera horretarako dituen sarreren eta jarduerarakoaurrekontu osoaren arteko proportzioa % 30etik gorako baliabideen ehunekorik handiena baloratuz, gehienez, % 20ra arte:

b) Jarduketa bideratzen den adinak; balorazio handiago lortuko dute adin-tarte handiagoak barne hartzen dituzten proiektuek, 12 urtetik 30 urtera bitarteko tartera zuzendutako proiektuek, gehienez, % 20 lortu arte.

c) Beste administrazio publiko batzuekin koordinatzeko mekanismoak: beste sail edo udal batzuekin, eskualdearekin edo mankomunitatearekin, foru-aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, gehienez, % 15.

d) Helburuen egokitzea: proiektuaren xedeak argi zehaztuta dauden, errealistak diren eta gazte onuradunen beharren azterketan oinarrituta dauden hartuko da kontuan, gehienez, % 20.

e) Dirulaguntza eskatzen den ekipamendua gazteentzat erabiltzen jarraitzeko konpromisoa (gutxienez, hurrengo bost urteetan zehar); erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duen urte-kopurua gero eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da balorazioa, gehienez, % 10.

f) Proiektuaren lurralde-eremua edo mugakide diren ingurune edo eskualdeetako kolektiboetan izan dezakeen eragina: gehienez, % 10.

g) Genero-ikuspegia integratzea proiektuan: gehienez, % 5.

13. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa eta muga.

1.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntzek dirulaguntzaren ondoreetarako aurkeztutako proiektu edo proiektuko fase bakoitzean onartutako aurrekontu-zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamar lortu ahal izango dute gehienez.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitakoa alde batera utzi gabe, eskabide bakoitzeko eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 60.000 eurotik beherakoa izango da.

14. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1.– Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, aldiz, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

2.– Hala badagokio, erakunde eskatzaileek laguntzagai diren proiektu edo proiektuko faseetarako jaso dituzten dirulaguntzak aurkeztu beharko dituzte eskabidean, erakunde emailea eta emandako diru-kopurua aipatuta. Beste dirulaguntzak emateko data eskaera honen eskaera-epealdia baino geroagokoa bada, diru-sarreren eta gastuen balantzean sartu behar da. Proiektu bererako beste laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso ez bada, erakunde eskatzailearen organo eskudunak sinatutako ziurtagiri bat erantsi beharko zaio eskabideari.

15. artikulua.– Kudeaketa.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Gazteria Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko egin beharrekoak burutzea.

16. artikulua.– Ebazteko prozedura.

1.– Aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariari dagokio, balorazio-batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita.

2.– Ematen den ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera. Jakinarazpenak helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Enplegu eta Gazteriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

3.– Ebazteko epea igarota ebazpenik jakinarazten ez bada, dagokion eskabidea ezetsi egin dela ulertuko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

4.– Orokorrean ezaguna izan dadin, eta erakunde interesdunei espresuki eta banaka jakinarazteko beharra alde batera utzita, iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, agindu honen babesean emandako laguntzak jaso dituzten erakundeen zerrenda jasoko duena, laguntzen diru-kopuruak eta destinoak barne.

5.– Nolanahi ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.4 artikuluarekin bat etorriz, onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntza edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik ere izapidean den itzultze- edo zehapen-prozedura orok amaituta beharko du. Dirulaguntza horiek emateko –eta, bidezko denean, ordaintzeko–, halaber, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako dirulaguntzak itzultzea, baldin eta itzulketa-prozeduraren bukaeran hala eskatzen duen ebazpena ematen bada.

17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artikulu hauetan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua. Zehazki, betebehar hauek bete beharko dituzte:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

2.– Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

3.– Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen fiskalizazio-lanetarako behar duten informazio guztia ematea.

4.– Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek berariaz aipatuko dute Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzaren laguntza izan dutela, dirulaguntza emateko ebazpenaren berri dutenetik hasita, diruz lagundutako jarduera edo egitaraua dela-eta argitaratzen dituzten egitarau, iragarki-kartel, argazki eta idatzizko zein gainerako multimedia material guztietan. Material horiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko dira. Gainera, diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortzen diren liburu, liburuxka edo kartelen ale bat aurkeztu behar dute beren kontura edo, bestela, horien kopia euskarri fisiko edo magnetikoan, materialaren izaera edo euskarriaren egokitasunaren arabera. Konpromiso honetatik salbuetsita egongo dira behin jarduera bukatuta eskabidea aurkeztu eta dirulaguntza jasotzen duten erakundeak, baita dirulaguntza eman zaiela jakinarazten dien komunikazioa behin jarduera bukatuta jasotzen duten erakundeak ere.

5.– Erakunde onuradunak ondasunak erabili beharko ditu dirulaguntza eman den xede zehatzerako, bost urte baino gehiagoko denbora-tartean.

6.– Diruz lagundutako jarduketarekin zerikusia duten guztietan sexismorik gabeko hizkera erabiliko dela bermatzea.

7.– Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzak kontsultatzeko hala eskatzen duenean, honako dokumentazioa jartzea haien esku:

a) Ekipamenduaren kudeaketa-proiektua (antolamendu-egitura, jarduera-programazioa, gazteek parte hartzeko bideak eta abar).

b) Obra-kontratuaren esleipen-erabakiaren hitzez hitzeko ziurtagiria.

c) Lanen zuzendaritza fakultatiboaren izendatzea jasotzen duen ziurtagiria.

d) Lan-hasieraren aktaren kopia.

e) Sektorearen araudi aplikagarriak hala eskatzen duenean, lortutako lizentzia edo baimenen kopiak.

f) Kontratazio-kasuan aurkeztutako eskaintzen arteko hautaketa, diruz lagundu daitekeen zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen Legeak kontratu txikietarako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu.

8.– Diruz lagundutako jarduketan gorabeheraren bat gertatuz gero, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio. Organoak, hala dagokionean, behar diren egokitzapenak egingo ditu, indarrean dagoen araubidearen arabera.

18. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Dirulaguntza bi ordainketetan ordainduko da: lehenengoan, dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, diruz lagundutako inbertsioaren % 50 egikaritzeari dagokion gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, eta bigarrenean, gainerakoa, diruz lagundutako inbertsioa erabat egikaritzeari dagokion gastua benetan egin dela egiaztatu ondoren, hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

2.– Egindako inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa hasieran emandako dirulaguntza kuantifikatzeko planteatutako aurrekontua baino handiagoa bada, ez da dirulaguntzaren zenbatekoa handituko.

3.– Nolanahi ere, ezin izango da dirulaguntzaren ordainketa egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu, edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zorduna bada.

19. artikulua.– Justifikazioak aurkezteko tokia eta modua.

Justifikazioak baliabide elektronikoz aurkeztu beharko dira, emandako dirulaguntzaren formularioa erabiliz. Formularioa eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0055008

20. artikulua.– Emandako laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu behar diren dokumentuak.

1.– Diruz lagundutako proiektuak edo proiektuko faseak bi epeetan justifikatu beharko dira: lehenengoa 2020ko abenduaren 30era artekoa izango da eta inbertsioaren % 50 justifikatuko da, eta bigarrena 2021eko martxoaren 31ra artekoa izango da eta inbertsio osoa justifikatuko da, honako dokumentu hauek aurkeztuz:

a) Justifikazio-kontu erraztua, honako informazioa jasoko duena: buruturiko jarduerari buruzko oroitza-txosten zehatza, diruz lagundutako proiektu edo proiektuko fasearen diru-sarreren eta gastuen balantzea eta gastuen zerrenda sailkatua. Buruturiko jarduerari buruzko oroitza-txostenean diruz lagundutako jarduketaren burutzapenari, diruz lagundutako proiektu edo proiektuko fasearen betetze-mailari eta helburuen ebaluazioari buruzko informazioa sartu behar da. Diru-sarreren eta gastuen balantzean jasoko dira diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntzak. Era berean, gastuen zerrenda sailkatuan hartzekodunaren eta agiriaren identifikazioa, zenbatekoa eta igorpen- eta ordainketa-data jasoko dira. Justifikazio-kontu erraztuaren edukia III. eranskinean dago jasota eta eredua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskura daiteke, honako helbide honetan: www.euskadi.eus/zerbitzuak/0055008

b) Halakorik badago, lagundutako ekintzen inguruak sortu eta zabaltzen diren liburu, txosten, liburuxka, horma-irudi eta gainerako euskarri idatzizko, soinuzko edo ikus-entzunezkoen ale bana, edo horren kopia bana euskarri fisiko edo magnetikoan, ikusirik bata edo bestea zein den egokiena.

2.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztuta ere, erakunde onuraduna behartuta egongo da unean uneko jatorrizko fakturak, fotokopia konpultsatuak edo egindako gastuen gaineko edo jarduera gauzatzeari buruzko dokumentazioa aurkeztera, hala eskatzen diotenean, bai dirulaguntza ematen duen organoak (ausaz egingo du), bai indarreko legeriaren arabera ahalmen hori aitortua duten gainerako organoek ere, dirulaguntzaren destinoa zuzena eta egokia izan dela egiaztatze aldera.

21. artikulua.– Likidazio-ebazpena.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira -baldin eta dirulaguntzaren xedea bete bada- edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, eta horrek ez du inola ere estaliko ez-betetze osoa, ez du eraginik izango laguntza emateko eta erakunde onuraduna zehazteko funtsezko alderdietan edo erabakigarriak izan diren alderdietan, eta ez die hirugarrenei kalte egingo. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria zuzendariak bidezko kitapen-ebazpena emango du, emandako diru-zenbatekoak doitzeko.

22. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Ez-betetzeak izango dira honako hauek:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

c) Hala badagokio, dirulaguntzaren likidazioa edo itzulketa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa dagokion epean ez itzultzea.

2.– Dirulaguntzen erakunde onuradunek suposizio horietako baten pean eroriz gero, aurretik erakunde interesdunari audientzia emango dion dagokion prozedura bideratuta, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria zuzendariak emateke dauden zenbatekoak jasotzeko eskubidea galdu duela eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan laguntza ordaindu zenez geroztiko aplikagarriak diren interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola adieraziko du, bidezkoak diren gainerako jarduketen kaltetan izan gabe. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzak bermatzeko eta itzultzeko araubide orokorra arautzen duen eta dirulaguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde lankideek bete beharreko baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira bidezko lege-ondorioetarako, eta erantzukizunen araubidea Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da.

3.– Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan zerrendatutako itzultze-arrazoiren baten pean eroriz gero, jasotako zenbateko osoa edo zati bat eta berandutze-interesak itzuli beharko dira. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikulua aintzat hartuta, ez-betetzeak mailakatzeko eta beti proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz, honako hau ezartzen da: erakunde onuradunak hasieran aurkeztutako aurrekontuaren % 70 baino gehiago erabiltzen duenean justifikatutako kausa dela eta, itzuli beharko da, edo, hala badagokio, erabili ez den zatiaren ordainketa partziala egin beharko da eta zati horren kobrantza proportzionala jasotzeko eskubidea galduko da, betiere proiektu edo proiektuko fasearen helburuen betekizuna guztizko betekizunen antzekoa bada, eta erakunde onuradunak zalantzarik gabe egiaztatzen badu konpromisoak betetzeko jarduketa berri bat.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskaeran jasota dauden izaera pertsonaleko datuak tratatu eta jarraian izendatzen den tratamendu jarduerara gehituko dira: Gazteriako laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Enplegua eta Gizarte Politiketako Saila.

Helburua: Gazteria arloko laguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: Ez da daturik lagatzen.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124700-capa1-eu.shtml

Araudia:

– Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete erakunde interesdunek Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

ERANSKINAK

I: ESKABIDEAN GEHITU BEHARREKO DATUAK. ESKABIDEA DAGOKION FORMULARIO ELEKTRONIKOAREN BIDEZ EGIN BEHAR DA

Erakundearen izena eta IFZ / Ordezkaria: Izen-abizenak. NAN zenbakia. Sexua.

Zer lurralde/probintziatan dauden erakunde eskatzailearen datu fiskalak.

Abisuak jasotzeko datuak: Telefono-zenbakia / helbide elektronikoa.

Jakinarazpenetarako, komunikazioetarako eta abisuetarako hizkuntza: euskara / gaztelania.

Dirulaguntza jasotzeko aurkezten den proiektuaren edo proiektuko fasearen izena.

Erantzukizunpeko adierazpenak. Eskatzaileak aitortzen du:

Administrazio publiko edo erakunde pribaturen bati laguntza eskatu dio eta eman egin dio (atal honetako datuak «Jardueraren memoria eta aurrekontua» dokumentuan zehaztu beharko dira).

Udalak 2016ko apirilaren 15a baino lehen gazte ekipamenduen eskumena garatu du?

Bai.

Ez:

– Bikoiztasunik ezari eta finantza-iraunkortasunari buruzko aldeko txostenak erantsi beharko dira, udal-eskumenen klausula unibertsalaren ondoriozko jarduerak, zerbitzuak edo prestazioak egikaritzeari buruzko ekainaren 25eko 93/2019 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

– Ez dauka dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik.

– Ez dago dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko gaitasunik gabe uzten duten lege-debekuen eraginpean, beren-beregi sexu-diskriminazioagatiko lege-debekuen eraginpean.

– Dirulaguntzaren xede den ekipamenduak aplika daitekeen arloko araudi guztia betetzen du.

– Betetzen ditu indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak.

– Benetakoak dira eskabide honetan eta erantsitako dokumentuetan jasotako datuak.

Eskaeran jasota dauden izaera pertsonaleko datuak tratatu eta jarraian izendatzen den tratamendu jarduerara gehituko dira: Gazteriako laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Gazteria Zuzendaritza, Enplegua eta Gizarte Politiketako Saila.

Helburua: Gazteria arloko laguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak: Ez da daturik lagatzen.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124700-capa1-eu.shtml

Araudia:

– Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf

Dokumentuak erantsi:

– Proiektu edo proiektuko fasearen memoria eta aurrekontua.

– Burutzapen-proiektua edo egingo diren obren zehaztapen teknikoen ale bat.

– Erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria, dirulaguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena edo ordezkariak erakundearen izenean erabaki hori hartzeko adina botere duela adierazten duena.

– Lokalaren jabetza-ziurtagiria.

– Xede eta helburu berarekin laguntzarik jaso ez dela dioen egiaztagiria.

– Entitate eskatzaileak ekitaldi honetan dirulaguntzaren xede den proiektua edo proiektuko fasea burutzeko dagokion finantziazio zatiari aurre egiteko nahiko kreditu duela dioen egiaztagiria.

Organo instrukzio-egileak ofizioz konprobatzea. Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honetako organo instrukzio-egileak datu hauek konprobatuko ditu eskumena duen administrazioan:

– Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatearen datuak (EAEko foru-aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia)

– Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen datuak (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia (GSDN))

Espresuki aurka egiten diot prozedura honetako organo instrukzio-egileak ofizioz konprobatzeari (39/2015 Legearen 28. artikulua). Kontrakotasun espresa agertu baduzu, prozeduran eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzu.

II: ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO MEMORIA ETA AURREKONTUA

Entitatearen izena.

Udalak 2016ko apirilaren 15a baino lehen gazte ekipamenduen eskumena garatu du?

Bai.

Ez: Entitate eskatzaileak erantsi beharko ditu dagokion foru aldundiak emandako eskumen berriaren finantza-iraunkortasunari buruzko txostena eta bikoiztasunen inexistentzia seinalatzen den txosteneko Eusko Jaurlaritzarako alkatearen eskaera.

Udalez gaindiko erakundeen kasuan, adierazi sorrera-araua edo, hala badagokio, erregistro publikoko inskripzioa.

Proiektu edo proiektuko fasearen izendapena. Hasiera-data. Aurreikusitako amaiera-data.

Harreman pertsonaren identifikazio datuak, informazioa igortzeko: Izen-abizenak. Kargua edo lanpostua. Telefonoa. Helbide elektronikoa.

Memoria: Helburuak. Ekintzaren hartzaile izan daitezkeen adin-tarteak. Beste administrazio publiko batzuekin koordinatzeko mekanismoak. Helburuen egokitzea: Proiektuaren xedeak argi zehaztuta dauden, errealistak diren eta gazte onuradunen beharren azterketan oinarrituta dauden hartuko da kontuan. Dirulaguntzaren xede den ekipamendua bost urtetik gorakoa den epean gazteei zuzentzen jarraitzeko konpromisoa. Proiektuaren lurralde-eremua eta mugakide diren ingurune edo eskualdeetako kolektiboetan izan dezakeen eragina. Proiektuan genero-ikuspegia integratzea. Informazio osagarria.

Aurrekontua:

Gastuak: Kontzeptua. Zenbatekoa. Gastuak, guztira.

Inbertsioa: Kontzeptua, Zenbatekoa: 1.– Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari eskatutako dirulaguntza (gastu guztien % 70, gehienez ere): 2.– Beste finantzaketa-iturri batzuk: 2.a) Eskaeraren datarako eman diren beste laguntza batzuk. 2.b) Beste diru-sarrera batzuk. 2.c) Entitate eskatzailearen diru-ekarpena: (20.000 biztanle baino gehiagoko entitateen kasuan, gastuaren % 30 izan behar du gutxienez). Inbertsioa guztira. Oharra: zenbatekoak gastuekin bat etorri behar du.

III: JUSTIFIKAZIO-KONTU ERRAZTUARI DAGOKION FORMULARIOAREN EDUKIA

Jasotako dirulaguntzaren justifikazioa

Memoria xehatua: Erakundea. Proiektu edo proiektuko fasearen izendapena. Hasiera-data. Amaiera data. Memoria honi buruzko kontsultak nori egin behar zaizkion: izen-abizenak, kargua/eginkizuna, helbide elektronikoa, telefonoa. Urtean burututako lanen zerrenda. Dirulaguntzen eskaeran aurkeztutako fase edo proiektuarekiko betetze-maila. Diruz lagundutako jarduketaren balorazioa, memorian aurreikusitako helburuekiko egokitasunari dagokionez.

Urteko diru-sarreren eta gastuen balantzea:

Proiektu edo proiektuko fasearen izendapena.

Gastuak: Aurrekontu-partida. Kontzeptua. Gastua. Gastuak, guztira.

Inbertsioak: Kontzeptua: 1.– Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak emandako dirulaguntzaren erabateko zenbatekoa. 2.– Beste finantzaketa-iturri batzuk: 2.a) Beste laguntza batzuk, 2.b) Beste dirusarrera batzuk, 2.c) Entitate eskatzailearen diru-ekarpena: (20.000 biztanle baino gehiagoko entitateen kasuan, gastuaren % 30 izan behar du gutxienez). Zenbatekoa. Inbertsioa guztira (Oharra: zenbatekoak gastuekin bat etorri behar du).

Justifikatutako gastuak, zehaztuta:

(Ikus .PDF)

GUZTIRA................ €

Zinpeko edo erantzukizunpeko adierazpena: Entitate eskatzailearen izena. IFZ. Legezko ordezkariaren izen-abizenak. NAN. Aipatutako erakundearen legezko ordezkaria naizen aldetik, honako hau adierazten dut: Eranskin honetan jasotako datuak egiazkoak direla, deialdian ezarritako betebeharrak betetzen ditudala eta, nolanahi ere, prest nagoela Gazteria Zuzendaritzaren esku jartzeko Zuzendaritzak eskatutako justifikazio-agiri original guztiak, jasotako dirulaguntza behar bezala erabili dela konprobatzeko, bai eta agiri honetan zerrendatutako justifikazio-agiri originalak bidaltzeko ere, behar izanez gero.


Azterketa dokumentala