Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2020ko uztailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2572

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 19koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 4ko Aginduaren babesean –nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzeko dena, 2019ko ekitaldirako– 2019ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartu ziren 2019ko ekitaldirako.

Behin laguntzak esleitu eta dagozkion ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da EHAAn.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 4ko Aginduaren babesean 2019an eman diren dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartu ziren 2019ko ekitaldirako. Ebazpen honen eranskinean dago jasota zerrenda hori.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 19a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala