Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2020ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IHOBE A.B.
2566

IRAGARKIA, ekonomia zirkularreko ekodiseinu- eta erakustaldi-proiektuetarako eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako 2020ko laguntzen deialdia egitekoa.

Ekonomia zirkularreko ekodiseinu- eta erakustaldi-proiektuetarako eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako deialdia.

Ekonomia zirkularreko ekodiseinu- eta erakustaldi-proiektuak eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuak garatzeko laguntzen deialdiaren aplikazio-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresen ingurumen-berrikuntza da, eta hau lortzen lagundu nahi du:

– Berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak arintzea Ekonomia Zirkularraren bidez, ekoizpen-prozesuetako baliabideen efizientzia barne.

– Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, halakorik ez isurtzea.

– Enpresa-jarduera jasangarriak sortzea, EAEko ekonomiaren susperraldi laguntzeko, bai eta lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen laguntzeko ere.

– Enpresen arteko lankidetzak sendotzea.

Ekonomia zirkularrerako laguntzek irismen desberdinak dituzte, hiru ildotan jasoak:

• 1. ildoa. Ekonomia zirkularraren Ekodiseinua eta Erakustaldia, garapen eta berrikuntzako enpresa-proiektuak laguntzera zuzendua.

• 2. ildoa. Ekoberrikuntza estrategikoa, garapen- eta berrikuntza-proiektuak babestera zuzendua, batez ere industriaren alorrean, sustatzailearen eremutik harago doan konponbide bat lortzeko.

• 3. ildoa. Ekoberrikuntza-proiektuen diseinu bikaina, berrikuntzarako laguntzei buruzko Europako –nahiz beste eremu geografiko bateko– programetara aurkeztu beharreko proiektu-proposamenak garatzera zuzendua.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe, S.A.ren webgunean (www.ihobe.eus).

Laguntzak emateko prozedura norgehiagoka-lehiaketa izango da.

Deialdirako eskaerak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da,

– eta 2020ko urriaren 15ean, 13:00etan, amaituko da, 1. eta 2. ildoetarako.

– Proiektu ekoberritzaileen diseinu bikainaren 3. ildoak bi epe izango ditu eskaerak aurkezteko: 2020ko uztailaren 15eko 13:00 arte eta 2020ko azaroaren 30eko 13:00 arte.

Deitutako laguntzen aurrekontu-zuzkidura 850.000 eurokoa da; 360.000 euro ezarri dira 1. ildorako (Ekonomia zirkularraren Ekodiseinua eta Erakustaldia), 400.000 euro 2. ildorako (Ekoberrikuntza Estrategikoa) eta 90.000 euro 3. ildorako (Proiektu ekoberritzaileen diseinu bikaina).

Bilbao, 2020ko ekainaren 11.

Ihobeko zuzendari nagusia,

JESÚS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala