Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2020ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2561

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Ohiko etxebizitzan etxetresna elektrikoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena (Etxetresna elektrikoen Renove) – 2020. urtea.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, dirulaguntzen programa hau eratu da honako helburu nagusi honekin: energiaren kontsumoa murriztea, EAEko geografiaren barruan ohiko etxebizitzetan etxetresna elektrikoak ordeztea sustatuz.

Era berean, Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzak 2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude, EEEren Zuzendaritza Batzordeak 2020ko apirilaren 2an egindako bileran onartua. Plan hori EEEren webgunean argitaratuta dago (www.eve.eus).

Adierazitako guztiagatik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– EEE zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2020ko Ohiko etxebizitzan etxetresna elektrikoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programari (Etxetresna elektrikoen Renove) dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2020ko Ohiko etxebizitzan etxetresna elektrikoak ordezkatzeko inbertsioei dirulaguntzak emateko programari (Etxetresna elektrikoen Renove) dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, aukerako berraztertze errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko ekainaren 17a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala