Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2020ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2559

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2020-2021eko ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.

Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztioi dagokigun eskubidea da, eta botere publikoen obligazioa da hezkuntzara berdintasun-egoeran sartzeko gerta daitezkeen mugapen edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.

Eibarko Hezkuntza Esparruan bada egoitza-zentro bat, eta modua ematen du ikasketa jakin batzuk familia-egoitzaren tokitik kanpo egiten dituzten ikasleei eskaintza bereziki egokia egiteko.

Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak 164/2002 Dekretua aldatu du, eta Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehaztu du 24/2011 Dekretuaren arabera, Hezkuntza Saileko Ikastetxeen zuzendariaren ebazpen batek arautuko ditu alderdi hauek: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko egoitza-zentroan eta nola aurkeztu eskabideak eta zein epetan eta nola, zer dokumentazio erantsi behar zaien eskabideei eta zein epetan aurkeztu.

Horretarako, eta betiere 164/2002 Dekretuaren 19. artikuluarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea. Egoitzan tokia eskatzeko epea: uztailaren 7tik abuztuaren 7ra, egun biak barne. Ebazpen honetako eranskinean dago zehaztuta egutegi osoa.

2. artikulua.– 220 lagunentzako lekua izango da gehienez. Deialdia erabat ebatzi ondoren, plaza hutsik geratuz gero, Egoitza Zentroko zuzendariak egoitzan beste zenbait pertsona onartzeko baimena eman ahal izango du, eskabidea egiten duten unetik ikasturtea amaitu arte, betiere ezarritako eskakizunak beteta.

3. artikulua.– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek edo deialdi honen xede den egoitza-zentroak ematen dituen inprimakietan egin beharko dira eskabideak. Inprimaki horietan jasotzen da zein datu eman behar dituzten eskatzaileek eta zein dokumentu aurkeztu.

4. artikulua.– Eskaera eta inprimakian adierazitako dokumentazioa Eibarko Egoitza Zentroan aurkeztuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako lekuetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazitakoetan ere.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, postako funtzionarioak data eta zigilua ipin diezazkion ziurtatu baino lehen.

Eskaerarekin batera eskabide-orrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar izango da. Aipatutako dekretuaren arabera, 20. artikuluan, 2019-2020ko ikasturtean egoitza-zentroan egon diren pertsonak eskaera aurkeztetik salbuetsita egongo dira, baldin eta aipaturiko ikasturtean matrikulatuta egon ziren ikastetxeko egonaldiko baldintzak betetzen badituzte eta 2020-2021eko ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona hauek automatikoki onartuko dira egoitza-zentroan.

5. artikulua.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluaren arabera, eskabideak eskakizunak betetzen ez baditu, interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio ezen, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.

Eskaera egoitza-zentroan egiten bada, errekerimendu honen aurkezpena une berean egin ahal izango da. Eta idatziz utziko da jasota eskatzaileari errekerimendua egin zaiola.

6. artikulua.– Interesatuen datuen erabilera eta funtzionamendua honako lege honek arautzen ditu: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ondorioak izango ditu Hezkuntza Saileko webgunean argitaratzen denean. Bertan mantenduko da, eranskinekin batera, deitutako prozedura amaitu arte eta hura betetzeko errekurtso-epeak igaro arte.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala