Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2020ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
2552

AGINDUA, 2020ko ekainaren 17koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena. Honen bitartez, «Diego Berguices-Otxarkoaga» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1998ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez baimena ematen zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako ikastetxe pribatuei, erdi edo goi-mailako lanbide heziketako prestakuntza zikloak emateko. (1999ko otsailaren 11ko EHAA).

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez «Otxarkoaga» bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio bi ikastetxetan banatzeko eta izen espezifikoa aldatzeko: aurrerantzean «Diego-Berguices-Otxarkoaga» izango du izena. (2017ko ekainaren 15eko EHAA).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11.artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, betiere legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituenak, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11.artikuluan ezarritakoa garatzen du eta 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8.artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Diego Berguices-Otxarkoaga Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak baimentzeko, hau

XEDATZEN DUGU:

1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua baimentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.artikuluak ezartzen duenaren arabera, Diego Berguices-Otxarkoaga bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratu bilakatzen da, datu hauekin:

a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratua.

b) Izen espezifikoa: «Gizarte Berrikuntzako Diego Berguices-Otxarkoaga».

c) Kode zenbakia: 48003114.

d) Titularra: «Bilboko Elizbarrutia.»

e) Helbidea: Arbolantxa bidea, 57.

f) Herria: Bilbao.

g) Udala: Bilbao.

h) Lurralde historikoa: Bizkaia.

«Gizarte Berrikuntzako Diego Berguices-Otxarkoaga» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

2. artikulua.– Heziketa eskaintza eta ikasleak.

1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, betiere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. apartatuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako konpetentziak ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Elektrizitatea eta elektronika», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

b) «Instalazio elektrikoak eta automatikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Elementu metalikoen fabrikazioa», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Soldadura eta galdaragintza», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

a) «Ile-apainketa eta estetika», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) «Informatika eta komunikazioak», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

5.– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

a) «Etxebizitzen mantentze-lanak», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Beroa sortzeko instalazioak», erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Hozteko eta girotzeko instalazioak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

d) «Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

6.– Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.

a) «Arotzeria eta altzarigintza», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Instalazioa eta altzari-hornikuntza», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Arotzeria eta altzarigintza», erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

7.– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

a) «Ibilgailuen mantentze-lanak», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Karrozeria», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) «Merkataritzako jarduera lagungarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

2.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Eraikinetan instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Sare elektrikoak muntatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Ekipo elektriko eta elektronikoen muntatzeko eta mantentzeko lanetako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

3.– Lanbide arloa: Energia eta ura.

a) «Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Eguzki-instalazio termikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Ur-sareak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Gas-sareak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

4.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Elektrodo estalizko eta tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Oxigas bidezko soldadura eta mig/mag bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

5.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) «Mikroinformatika-sistemak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Mikroinformatika-sistemak», profesionaltasun-ziurtagiria.

6.– Lanbide-arloa: Instalatzea eta mantentzea.

a) «Girotzeko eta aireztatzeko / erauzteko instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Hozteko instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Etxeko iturgintzako eta berotzeko eta girotzeko eragiketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

7.– Lanbide-arloa: irudi pertsonala.

a) «Esku-oinen estetika-zainketak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Ile-apainketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Estetikako zerbitzu osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Ile-apainketako zerbitzu osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

8.– Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.

a) «Arotzeriako elementuak instalatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Altzariak instalatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Altzariak eta arotzeriako elementuak montatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Arotzeriako eta altzarigintzako lanak», profesionaltasun-ziurtagiria.

9.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) «Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

10.– Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

a) «Altzariak eta hormak tapizatzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

11.– Lanbide-arloa: garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

a) «Ibilgailuen karrozeriaren egiturazkoak ez diren elementuak mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Ibilgailuen karrozeriaren egiturak mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Ibilgailuen karrozeria mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Ibilgailuen pintura», profesionaltasun-ziurtagiria.

5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.

1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria.

2.– Era berean, kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuko 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduko 10. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira ikastetxea integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 17a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana