Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2020ko ekainaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2538

AGINDUA, 2020ko ekainaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Zurriola» musika-eskola pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateko dena.

Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Zurriola» musika-eskola pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baitu ikastetxearen erakunde titularraren izena aldatzeko.

Espediente hori prozeduraren arabera izapidetu da eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Zurriola» musika-eskola pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Ikastola Zurriola Sociedad Cooperativa» da eta aurrerantzean «Zurriola Musika Eskola» izango da. Ikastetxeak 20008027 kode-zenbakia du, eta hemen dago: Indianoene kalea 1, Donostia (Gipuzkoa).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala