Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2020ko ekainaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2517

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 26/2020 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

26/2020 prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 5eko Ebazpenaren bidezko deialdian (apirilaren 15eko EHAA, 73. zk.) Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedura dela eta. Aurkaratutako jarduketak hauek dira: 2019ko azaroaren 18ko Erabakia, auzi-jartzailea baztertzeko proposamena egiten duena, oinarrietan xedatutako baztertze-taulan sartuta dagoelako; eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 13ko Ebazpena, hautaketa-prozeduran gaindituen eta hautatuen zerrendak argitaratu zituen epaimahai kalifikatzailearen 2019ko azaroaren 4ko eta 5eko erabakien aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedurako interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2020ko ekainaren 18a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala