Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2020ko ekainaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2473

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 9koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2019ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 16ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2019ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 16ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorerako laguntzen 2019ko deialdiaren oinarriak onartu ziren (2019ko azaroaren 4ko EHAA, 209. zk.).

Deialdi-agindu horren 5. artikuluko 8. paragrafoak xedatzen du, aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela agindu horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda, emandako zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektuaren aipamena adierazita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluak dirulaguntzen onuradunak argitaratzeko betebeharra ezartzen du.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 16ko Aginduaren babesean 2019an emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda ebazpen honen eranskinean daude jasota. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2019ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 9a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala