Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2441

IRAGARKIA, Euskotreneko Komunikazio elektronikoen zerbitzuak (datuak eta telefonia) kontratatzeko lehiaketa publikoaren deialdiari buruzkoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente zk.: P10029215.

b) Helburuaren deskribapena: Euskotreneko Komunikazio elektronikoen zerbitzuen (datuak eta telefonia).

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: 2 urte, urte bateko 2 luzapen aukerarekin.

e) Loteak: bai, 4.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitazio gehiengo aurrekontua 690.000,00 euro (BEZ-a kanpo) da, honela banatua:

1. Lotea: komunikazio finkoen zerbitzua 190.000,00 euro/urtean.

2. Lotea: komunikazio mugikorren zerbitzua 120.000,00 euro/urtean.

3. Lotea: ontziratutako datu mugikorren komunikazio-zerbitzu erredundantea 10.000,00 euro/urtean.

4. Lotea: Internet korporatiborako sarbide-zerbitzua 25.000,00 euro/urtean.

Argitalpen ondorioetarako kontratuaren estimatutako balioak de 1.656.000,00 euroak dira, BEZa ezik.

5.– Bermeak: Agirien arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortu: Euskadin Kontratazio Publikoaren Kontratatzailearen Profila.

7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: Agirien arabera.

8.– Iragarki hau, 2020 ko ekainaren 9an Europa Elkarteko Aldizkari Ofizialera bidaltzen da argitaratzeko.

9.– Eskaintzen edo parte-hartze eskaeren aurkezpena:

a) Aurkezteko azken eguna: 2020ko uztailaren 10an, eguerdiko 12:00etan.

b) Aurkezteko tokia: baliabide elektronikoen bidez «lizitazio elektroniko sistema» deritzon aplikazioaren bidez Euskadiko kontratazio publikoaren kontratatzaile profilean kokatuta dagoena «lizitazio elektronikoa».

c) Enpresa lizitatzailea eskaintza mantentzen derrigortuta dagoen epea: 3 hilabete.

10.– Bestelako informazioak: Baldintza Pleguetan emandakoa.

11.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitza dagokion aldea.

Bilbao, 2020ko ekainaren 9a.

Euskotreneko zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala