Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2438

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira interesdunak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 280/2020 prozedura arruntean.

Funtzio Publikoaren zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

280/2020 prozedura arrunta, Gobernu Kontseiluaren 2019ko abenduaren 17ko Erabakiaren aurkakoa, zeinaren bidez honako hauek onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2019rako enplegu publikoaren eskaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren bigarren eskaintza, eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2019rako enplegu publikoaren eskaintzari dagokio.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretako interesdunei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 10a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana