Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2433

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 9koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, Aiako udal-mugartean (Gipuzkoa), Orioko gainean 3. kategoriako kanpina urbanizatzeko proiektua eta proiektuaren ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko dena.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da aipatutako dokumentazioa.

Eskatzailea: Zudardi S.L.

Proiektuaren xedea: Aiako udal-mugarteko (Gipuzkoa), Orioko gainean, 3. kategoriako kanpinaren urbanizazioa gauzatzea: ingurumen-inpaktuaren azterlana eta kanpinaren urbanizazioa gauzatzeko proiektua.

Eskuragarri dagoen dokumentazioa:

1.– 3. kategoriako kanpinaren urbanizazioa gauzatzeko proiektua.

2.– Ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta behar du.

Iragarki hau argitara ematen da, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako Lurralde Bulegoan aipatutako dokumentazioa aztertu ahal izateko (Easo kalea 10, 20006 Donostia, 943 02 25 64 / 943 02 24 21 telefonoa).

Horretarako, proiektua eta haren ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean jarriko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 9a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana