Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEIOAKO UDALA
2425

IRAGARKIA, Administrazio Bereziko teknikariaren lanpostua behin betiko hornitzeari buruzkoa.

Alkateak, 2020ko ekainaren 1ean, 1647 Ebazpena eman zuen. Ebazpen horrek honela dio hitzez hitz:

Lehenengoa.– Ebaztea Leioako Udalean Administrazio Bereziko teknikariaren lanpostua (Administrazio Bereziko eskala, azpieskala teknikoa, goi-mailako teknikarien klasea) indarrean dagoen LPZko 4001/21 kodea duena, merezimenduen berariazko lehiaketa-sistemaren bidez behin betiko hornitzea. Hortaz, Administrazio Bereziko teknikariaren lanpostua, Giza Baliabide eta Kontratazioko letraduaren lanpostua, Alexander Mendiola Castro jaunari esleitzen zaio, prozesura aurkeztu den izangai bakarra baita, eta beraz, amaierako puntuazio handiena lortu baitu, eskatutako gutxienekoa baino handiagoa, balioespen-batzordeak egindako proposamenaren arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honi behar bezalako publikotasuna ematea.

Hirugarrena.– Interesdunari izendapena jakinaraztea eta, indarrean dagoen legerian eta berariazko merezimendu-lehiaketaren oinarri arautzaileetan ezarritakoari jarraituz, eta epe barruan, kargua hartzeko eskatzea.

Leioa, 2020ko ekainaren 9a.

Alkatea,

IBAN RODRIGUEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana