Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2020ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2396

AGINDUA, 2020ko ekainaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita dekretu-proiektua, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzen dituen eta ikasketa horiek euskarazko hizkuntz titulu eta ziurtagiriekin egiaztatzetik salbuesten duen dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.

Hezkuntzako sailburuak dekretu-proiektu bat prestatu du, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzen dituen eta ikasketa horiek euskarazko hizkuntz titulu eta ziurtagiriekin egiaztatzetik salbuesten duen dekretua bigarren aldiz aldatzen duena. Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Halaber, 8/2003 Legearen 8.4 artikuluaren arabera, nahikoa izango da hogei egun balioduneko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 11ko 79/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, honako dekretu-proiektu hau: euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzen dituen eta ikasketa horiek euskarazko hizkuntz titulu eta ziurtagiriekin egiaztatzetik salbuesten duen dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.

2.– Agindu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko edo juridiko publiko zein pribatu guztiek kontsulta dezakete dekretu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Zerbitzu Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute (www.euskadi.eus), goian adierazitako epean, eta aurkeztu ahal izango dituzte egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala