Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2020ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2391

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Transportes Pesa SA erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko emandako aitorpena sozietatearen izen berrira egokitzeko dena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakunde izateko aitorpena eman zitzaion Transportes Pesa SA erakundeari (azaroaren 10eko EHAA, 214 zk.).

Geroago, Transportes Pesa SA sozietateak Akziodunen Batzar Orokorrean izena aldatzea erabaki du; eta Avanza Movilidad Gipuzkoa SA izena hartu du.

Ondorioz, aurkeztutako eskabidea eta aldaketa egiaztatzeko aurkeztu diren agiriak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2014ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez Transportes Pesa SA erakundeari emandako aitorpena –emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakunde izatekoa– egokitzea: aitorpen hori «Avanza Movilidad Gipuzkoa SA» entitateari emandakotzat ulertu behar da, ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana