Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

IRUNGO UDALA
2386

IRAGARKIA, Fermin Calbeton eremuaren xehetasun-azterketa behin betiko onartzeari buruzkoa.

Udal Batzarrak, bi mila eta hogeiko otsailaren 28an eginiko bilkuran, honako akordio hau hartu zuen, eta honela dio bere xedapen zatiak:

«1.– 5.3.10 Fermin Calbeton eremuaren xehetasun-azterketa behin betiko onartzea.

(...)

3.– Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango da Donostiako Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, egokitzat jo litekeen beste edozein errekurtsoz gainera».

– Akordio hori zein xehetasun-azterketaren eduki osoa herritarren eskura daude ondorengo helbide elektronikoan: www.irun.org

– Ingurumen Administrazioko Zuzendaritzaren 2019ko abuztuaren 8ko Ebazpena, Fermin Calbeton 5.3.10 eremuaren xehetasun-azterketaren ingurumen txosten estrategikoa egitekoa dena, 2019ko irailaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (173 zenbakian) argitaratuta dago.

Hori guztia Ingurumen Ebaluazio Estrategikoari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako argitaratzen da.

Irun, 2020ko ekainaren 2a.

Alkateak eskuordetuta.

Hirigintzako teknikaria,

MARIA LUISA FERRANDO FOS.


Azterketa dokumentala