Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2385

IRAGARKIA, 105/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegian – Administrazioarekiko Auzien ZULUP, José Antonio Gallego Sánchezek, Urologia Euskal Elkarteak, Espainiako Urologia Elkarteak eta Jesús Miguel Unda Urzaizek administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu dute –zehazki, 105/2020 prozedura arruntaren izapideen ondoriozkoa– Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko urtarrilaren 14ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten den eskaera hau ukatzearen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: eskaera Urologia Zerbitzuko medikuak gai zitezen beren espezialitateko tratamendu medikoak preskribatu, administratu eta horien jarraipena egin ahal izateko, Onkobide programaren esparruan, bai eta gainerako administrazio-jarduerak edo ukatze horren ondorio direnak ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala