Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2384

IRAGARKIA, 31/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

María Carmen Gómez Fernández andreak administrazioarekiko 31/2020 zenbakidun auzi-errekurtsoa jarri du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. Epaitegian – ZULUP (prozedura laburtuko izapideak), Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 21eko 1380/2018 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunaren bidez atzera bota izana dela-eta. Hain zuzen, Ebazpen horren bidez, argitaratu ziren Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak, eta behin betiko destinoak izendatu ziren, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtso honetako interesdun posibleak ezezagunak izanik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 13an.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala