Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2383

IRAGARKIA, 14/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (jurisdikzio-babesa) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian, ELA Konfederazio Sindikalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, 14/2020 zenbakiko jurisdikzio-babesaren izapideen bidez jorratzen ari dena, Lan eta Justizia sailburuaren 2019ko apirilaren 10eko Gutxieneko Zerbitzuen Aginduaren edukia interpretatzearen eta aplikatzearen aurka, Uribeko ESIko Zuzendaritzak Lehen Mailako Arretako zentroetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuei dagokienez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 11.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala