Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2382

IRAGARKIA, 290/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

María José Fagoaga Vergara andreak administrazioarekiko 290/2019 zenbakidun auzi-errekurtsoa jarri du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. Epaitegian – ZULUP (prozedura laburtuko izapideak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko martxoaren 27ko erabakiaren harira. Erabaki haren bitartez, baztertu egin zen Osakidetzaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 14ko 37/2019 Ebazpenaren kontra aurkeztu zen gorako errekurtsoa. Ebazpen horren bitartez web orrian argitaratu zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan Ofizial kategorian (Gidari lanpostu funtzionalak) hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, txanda irekiari dagokionez, hainbat erabaki judizialen epaia betearaztearen ondorioz.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 44 39/2015 Legearen 1. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 11.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala