Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2370

EDIKTUA, guraso-ahalaren erabilerari buruzko desadostasuna dela-eta egindako interbentzio judizialari buruzko 701/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Guraso-ahalaren erabilerari buruzko desadostasunei buruzko prozeduran, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratua X25 701/2019-A zenbakiarekin, autoa eman da aurtengo ekainaren bian, zeinaren kopia eskuragarri baitu Mirna Santiago Gomes-Alves interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean; ohartarazten zaio, haren aurka, errekurtso hau aurkeztu dezakeela:

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurritzeko adierazitako epea beste hogei egun baliodun luzatuko da, kasu honetan aplika daitekeelako Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ri aurre egiteko prozesu- eta antolamendu-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuko lehenengo paragrafoan aurreikusitakoa.

Mirna Santiago Gomes-Alves demandatuari legeak agindutako moduan jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau Bilbon (Bizkaia), 2020ko ekainaren 2an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala