Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2369

460/2020 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako Emergentziak Erakunde Sanitarioko Gerentzia Zuzendaritzaren ordezkotza-araubidea ezartzen den, lanpostu hutsen, absentzien edo gaixotasunen kasuetan.

AURREKARIAK

Osakidetzako Emergentziak Erakunde Sanitarioak baloratu du beharrezkoa dela eta komeni dela ordezkapen-araubide bat ezartzea gerentziako Zuzendaritza hutsik dagoenean, kanpoan denean edo gaixorik dagoenean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotako erregulazioa osatzeko.

Aurreko planteamendua bat dator sareko beste zerbitzu-erakunde batzuetan jarraitutako jardunbidearekin, eta administrazio-kudeaketak hobeto funtziona dezan laguntzen du, administrazio-egintza baliodunak sortzen jarraituz, eta honako hauekin bat etorriz:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 13. artikuluak aukera hau jasotzen du: «Administrazio publiko bakoitzak xedatzen duen moduan, administrazio-organoetako titularrak aldi baterako ordeztu ahal izango dira lanpostu hutsen, absentziaren edo gaixotasunaren kasuetan...».

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 11.c) artikuluak dioenez zuzendari nagusiari dagokio erakunde publikoko osasun-zerbitzuetako zuzendari gerenteak izendatzea eta kargutik kentzea, eta zuzendari gerente bakoitzaren proposamenez, aipaturiko zerbitzu-erakundeetako gainerako karguak izendatzea eta kargutik kentzea.

Artikulu horretatik ondorioztatzen da, aurreko oinarrian adierazitako irizpidea aplikatuz, Osakidetzako zuzendari nagusiak eskumena duela berak izendatutako zuzendaritza-karguak ordezkatzeko araubidea ezartzeko.

Horiek horrela, bada, legez aitortutako eskumenak baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ordezkapen-araubidea ezartzea Osakidetzako Emergentziak Erakunde Sanitarioko Zuzendaritza Gerentzian lanpostu hutsa, absentzia edo gaixotasuna dagoenean, eta, beraz, Zuzendaritza Gerentziako pertsona erakunde horretako Kudeaketa Zuzendaritzako arduradunak ordezkatuko du.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta eraginpeko kargudunei jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau behin betikoa da, eta eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzako Emergentziak Erakunde Sanitarioarentzat gai horri buruz emandako aurrekoak baliogabetzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala