Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2368

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bitartez handitu egiten baita ekintza humanitarioko proiektuei laguntza emateko deialdirako zuzkidura ekonomikoa, garapenerako lankidetzaren kargura, 2020ko ekitaldirako.

Aipatutako Ebazpeneko 2. artikuluak ezartzen du ekintza humanitarioko proiektuen modalitaterako zuzkidura ekonomikoa 2.400.000 eurokoa dela.

Era berean, garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak ezartzen du norgehiagoka bidezko prozeduran aurreikusitako zuzkiduran esleitu ez den soberakina elkarren segidan emateko modalitatera bideratu ahal izango dela.

2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiara igo zuen COVID-19ak eragindako osasun publikoaren larrialdi-egoera.

Estatu mailan zein nazioartean, gertakariek oso bilakaera azkarra izan dute, eta, ondorioz, berehalako neurri eraginkorrak hartu behar izan dira egoerari aurre egiteko.

Testuinguru hori kontuan hartuta, ezohiko neurriak hartu dira nazioarte mailan, herritarren osasuna eta segurtasuna babesteko, gaixotasunaren bilakaera geldiarazteko eta osasun publikoko sistema sendotzeko. Ondorioz, berriz planteatu behar izan da ekintza humanitarioko deialdirako aurreikusitako funtsen esleipena, eta hor sartzen dira ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak eta ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak.

Testuinguru honetan, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Kontseiluak onartu ondoren, 2017ko maiatzaren 19ko saioan hartutako akordioaren bidez erabaki da ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzen deialdia ez argitaratzea, eta horretarako aurreikusita zegoen zuzkiduraren zati bat ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdira bideratzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Milioi bat eta zortziehun mila (1.800.000) euroan handitzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpeneko 2. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa. Ebazpen horren bitartez, ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdia egiten da, 2020ko ekitaldirako garapenerako lankidetzaren kargura. Ondorioz, bi milioi eta laurehun mila (2.400.000) eurotik, lau milioi eta berrehun mila (4.200.000) eurora igo da zenbatekoa.

Bigarrena.– Baliabide horiek finantzatu egingo dituzte ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdian jasotako eskabideak, baldin eta eskabideak aurkezteko epea ireki zen unetik dirulaguntza jaso ahal izateko baldintzak betetzen badituzte, 90/2019 Dekretuak ezartzen duen eran eta, betiere, segidako lehia-prozeduraren arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 4a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala