Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2365

AGINDUA, 2020ko ekainaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimentzen baita helbide-aldaketa bat, instalazioak Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Goi-mailako Diseinuko Ikastetxe Baimendura aldatu direlako.

Aztertu da Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Goi-mailako Diseinuko Ikastetxe Baimenduaren entitate titularrak hasarazitako espedientea, zeinaren bidez helbide-aldaketa eskatzen baitu instalazioak lekuz aldatzeagatik.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituena (apirilaren 9ko BOE) eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretua, Diseinuko Graduko goi-mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duena (ekainaren 5eko BOE), eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Helbide-aldaketa onartzea, instalazioak Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Goi-mailako Diseinuko Ikastetxe Baimendura aldatu direlako. Ikastetxe horrek 48019717 kode-zenbakia eta Matiko kalea 6 helbidea izan ditu, eta aurrerantzean helbide hau izango du:

Helbidea: Deustuibarra erribera 17.

Udalerria: Bilbao.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala