Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2361

59/2020 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argiratzen baita Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari jarduera osagarri hauek egiteko emandako enkarguaren hirugarren aldaketa baimentzeko erabakia: hiri-garraio publikoan elektrifikazioa txertatzea Vitoria-Gasteiz hiriko 2. linea periferikoan, bus elektriko adimenduneko sistema baten bitartez.

2020ko ekainaren 9ko bilkuran, Gobernu Kontseiluak erabaki bat onartu zuen, zeinaren bidez baimentzen baita Euskal Trenbide Sareari hiri-garraio publikoan elektrifikazioa txertatzeko jarduera osagarriak egiteko emandako enkarguaren hirugarren aldaketa, Vitoria-Gasteiz hiriko 2. linea periferikoan, bus elektriko adimenduneko sistema baten bitartez; horrenbestez, erabaki horri behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki honen testua, zeinaren bidez baimentzen baita hiri-garraio publikoan elektrifikazioa txertatzeko jarduera osagarriak egiteko Euskal Trenbide Sareari eman zaion enkarguaren hirugarren aldaketa, Vitoria-Gasteiz hiriko 2. linea periferikoan, bus elektriko adimenduneko sistema baten bitartez; eranskinean jasota dator erabakiaren testua.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 9a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 9KO 59/2020 EBAZPENARENA
GOBERNU-KONTSEILUAREN 2020KO EKAINAREN 9KO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENTZEN BAITA HIRI-GARRAIO PUBLIKOAN ELEKTRIFIKAZIOA TXERTATZEKO JARDUERA OSAGARRIAK EGITEKO EUSKAL TRENBIDE SAREARI EMAN ZAION ENKARGUA HIRUGARRENEZ ALDATZEA, VITORIA-GASTEIZ HIRIKO 2. LINEA PERIFERIKOAN, BUS ELEKTRIKO ADIMENDUNEKO SISTEMA BATEN BITARTEZ

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Bestalde, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen guztiak betetzea garraio-azpiegituretako lanak landu, zuzendu, ikuskatu eta exekutatzearekin lotutako arloan, hala xedatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.c) artikuluan.

2016ko ekainaren 1ean, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak; lankidetza-hitzarmen horren xedea da proiektuak idaztea Vitoria-Gasteiz hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta erabat elektrifikatua sortuz.

Gobernu Kontseiluaren Ebazpen bidez, 2016ko irailaren 20an Euskal Trenbide Sarea erakundeari egiteko hau enkargatu zitzaion: beharrezko azterlanak eta proiektuak idaztea Vitoria-Gasteiz hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta erabat elektrifikatua sortuz.

2018ko martxoaren 23an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak, Vitoria-Gasteiz hirian Autobus Elektriko Adimenduna txertatzeko.

2018ko maiatzaren 10ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Vitoria-Gasteizko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Vitoria-Gasteiz hirian Autobus Elektriko Adimenduna txertatzearen osagarritasunerako, hiriko garraio-sistemaren mugikortasunaren kontzeptu integrala bermatze aldera, kotxe-atoi moderno batzuekin (bertan kokatuko da Autobus Elektriko Adimendunaren karga moteleko sistema). Horretaz gain, eta Autobus Elektriko Adimendunaren trazadurak tranbia-lineekin, autobus-geltokiarekin eta hirian sartzeko trafikoekin bat egiten duenez, beharrezkoa da beste konponbide bat ematea bide-sistemaren elkarguneari, garraio publikoko sistemaren arintasuna bermatuta gera dadin. Hitzarmenaren indarraldia 2020ko maiatzaren 10era artekoa zen.

Hitzarmenaren xede diren lanak 2020ko maiatzaren 10erako amaituta egongo ez balira ere, horiek amaitzeko ez litzateke hitzarmenean aurreikusitako bi urteko epe gehigarririk beharko, eta hitzarmenean jasotako betebeharrak betetze aldera, Gobernu Kontseiluak, 2020ko apirilaren 14an, lehen aipatutako hitzarmenaren luzapena sinatzeko baimena eman zuen. Luzapen-akordioa aldeek sinatu dute 2020ko apirilaren 24an, eta 2022ko maiatzaren 10era arte egongo da indarrean.

Hitzarmen horren bigarren klausularen arabera, Gobernu Kontseiluak, 2018ko ekainaren 12an eginiko saioan, Euskal Trenbide Sareari enkargatu zitzaion garraio publikoan elektrifikazioa txertatzeko jarduera osagarriak egitea, Vitoria-Gasteiz hiriko 2. linea periferikoan, bus elektriko adimenduneko sistema baten bitartez. Hasieran aurreikusitako aurrekontu-banaketa lanen gauzatze-mailara egokitzeko, mandatua aldatu egin da 2018ko abenduaren 3an eta 2019ko urriaren 29an. Gaur egun, honako urte hauek esleitu dira:

2018: 16.466,53 euro.

2019: 723.533,47 euro.

2020: 220.000,00 euro.

Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak lanen gauzatze-mailari buruz planteatutako argibide berrien arabera eta erreferentziako gomendioa oinarri duen hitzarmenaren 2020ko apirilaren 24ko luzapen-akordioaren arabera, beharrezkoa da aurreikusitako aurrekontu-banaketa hirugarren aldiz egokitzea eta Euskal Trenbide Sareari agindutako jarduketen gutxi gorabeherako aurrekontua doitzea.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, 2020ko ekainaren 9an egindako bilkuran, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Aldatzea Euskal Trenbide Sareari eginiko enkarguaren 6. puntua –Lanen finantzaketa– eta 7. puntua –Egiteko epea–. Enkargu hori 2018ko ekainaren 12an onartu zen, eta, geroago, 2018ko abenduaren 3an eta 2019ko urriaren 29an aldatu. Horren xedea da garraio publikoan elektrifikazioa txertatzeko jarduera osagarriak egitea, Vitoria-Gasteiz hiriko gaur egungo linea periferikoan, bus elektriko adimenduneko sistema baten bitartez.

Bigarrena.– Enkargu hori burutzeko baldintza zehatzak aipatutako erabakiaren eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

ERABAKIAREN ERANSKINA

6.– Lanen finantzaketa.

Gomendio honen bosgarren atalean deskribatutako lanen aurrekontua zazpiehun eta laurogeita hamabost mila eta laurogeita hamazortzi euro eta hirurogeita zortzi zentimokoa (795.098,68) izango da gutxi gorabehera, BEZa barne.

Urteka kalkulatutako aurrekontuaren banaketa honako hau da:

2018: 16.466,53 euro.

2019: 438.632,15 euro.

2020: 340.000,00 euro.

Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Ordainketa guztiak ETSk faktura Administrazioaren adostasunera aurkeztu ondoren egingo dira.


Azterketa dokumentala