Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2020ko ekainaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BEASAINGO UDALA
2357

IRAGARKIA, Beasaingo Udaleko ofizial-ondoko buruaren lanpostua lehiaketa espezifiko bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2020ko ekainaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (102. zk.) osorik argitaratu dira lanpostu huts hau lehiaketa espezifiko bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak: Beasaingo Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Ofizial ondokoa (burua) lanpostu bat, Administrazio Bereziko Eskalakoa.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honi dagozkion ondorengo iragarkiak, oinarriekin bat etorriz bidezkoak direnean, oinarrietan bertan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Beasain, 2020ko ekainaren 2a.

Alkatea,

AITOR ALDASORO ITURBE.


Azterketa dokumentala