Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2336

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren MCA-B-2011-0026 Ebazpena.

Erabakitzen da ofizioz hasitako espediente batean egin diren jarduerak artxibatzea. Espediente horren bidez, Derioko udalerrian (Bizkaia) Asua ibaitik segundoko 8 litro ur aprobetxatzeko emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatu nahi ziren, industrian erabiltzeko. Erabakitzen da, orobat, eskubidea amaitzeko espedientea hastea.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala