Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
2332

IRAGARKIA, administrazio-espedientea bidaltzeari eta prozedura judizialean interesa duten pertsonak epatzeari buruzkoa.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdia egiten duen Lehendakariaren maiatzaren 18ko 11/2020 Dekretuaren aurka (EHAA, 94. zk., 2020ko maiatzaren 19koa), Europako Ekintza Solidarioko Alderdiak eskatuta, babes jurisdikzionaleko 404/2020 prozedurari buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (1. atala), eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan esandakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsona guztiak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran agertu ahal izan daitezen, hala nahi badute.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 11.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana