
114. zk., 2020ko ekainaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (229 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2275
EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 22koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2019ko irailaren 2an argitara eman zen EHAAn Hezkuntzako sailburuaren 2019ko uztailaren 17ko Agindua, zeinaren bide dei egiten baitzitzaien irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin eta 2019an jarduerak egiten badituzte irakasleak etengabe prestatzeko eta pedagogia eta didaktika eguneratzeko.
2019ko urriaren 25ean ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko uztailaren 17an Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez dei egiten zitzaien irabazi-asmorik gabeko erakundeei, baldin eta 2019an jarduerak egiten badituzte irakasleak etengabe prestatzeko eta pedagogia eta didaktika eguneratzeko (2019ko irailaren 2ko EHAA, 165. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 22a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.
RSS