Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2251

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 27koa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakitera ematen baitira 2019-2020 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei eman zaizkien laguntzak.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez, 2019-2020 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen (2019ko abenduaren 5eko EHAA, 232. zk.).

Deialdi hori Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren 2020ko maiatzaren 25eko Ebazpenak ebatzi zuen eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren bitartez jakinarazi zen. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan eta deialdi horren arau erregulatzaileen 12. artikuluan xedatutakoa betetzeko, dirulaguntza horiek jakitera eman behar dira, EHAAn argitaratuz.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakitera ematea 2019-2020 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei eman zaizkien laguntzak, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez deialdia egin baitzen 2019-2020 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak emateko (2019ko abenduaren 5eko EHAA, 232. zk.). Ebazpenean datoz xehetasunak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 27a.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,

MIREN ARTARAZ MIÑÓN.

ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA IKASLEAK 2019-2020KO IKASTURTEAN NAZIOARTEAN MUGITZEKO PROGRAMAK DITUZTEN UNIBERTSITATEEI ETA ARTE- ETA KIROL-IRAKASKUNTZETAKO GOI-ZENTROEI EMAN ZAIZKIEN LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala