Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2249

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 27koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen lehen eta bigarren berritzeak; agindu horren bidez arautu eta iragarri zen 2019-2020 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntza berriak emateko eta dirulaguntza horiek berritzeko prozesua.

Laguntzak berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Hautaketa Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako dirulaguntzaren lehenengo berritzea onartzea, eta dagokien ezarpen zentroa zein kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru kopurua ezartzea.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako dirulaguntzaren bigarren berritzea ematea eta dagokien ezarpen zentroa zein kontratuak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru kopurua ezartzea.

Hirugarrena.– Laguntza berritze horien zenbatekoak ordaintzea xedapen honen I. eta II. eranskinetan aurreikusten diren aplikazio-zentroei, 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren 6.6 artikuluan ezartzen duen moduan.

Laugarrena.– Dirulaguntzen zenbatekoa, iraupena eta gainerako baldintzak 2019ko ekainaren 4ko Aginduak xedatutakoak izango dira.

AZKEN XEDAPEN

Interesdunek Hezkuntzako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen kontra, hilabeteko epean, www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 27a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala